XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), orduan defendagarriagoa da aldez aurreko inbentarioak senar-emazteen ondasun guztiak besarkatu behar izatea, (...)

eta neurri judizialak, eduki komun bat begiztatzen dutenean baino emeagoak izanik ere, eta ezkontide bakoitzak bananketako erregimenean daukan askatasuna gehiago errespetatuz ere, ondasun guztiak besarkatzea, zeintzuen administrazioa, epailearen ustez, mugatzea komeni den, edukiaren osaera ikusita gero.

c) Efektuak.

Kausatzailearen heriotzak oinordetza irekitzea dakarren bezala, erregimenaren iraungipenak ere bide ematen du, ezkontide bakoitzak parte hartzeko eskubide aktual bat eskuratu dezan;

eta eskuratu ere, ondare-eskubide bat, pertsonal izateari utzi eta transmitigarri bihurtzen dena, ezkontide batek ebentualki bestearen irabazien balorean parte hartu dezan, hauek bere irabazi propioak baino handiagoak direnean.

Jakina, eta lehen esplikatu dudanez, ganancias (irabaziak) hitzak ez du esan nahi hemen, legezko erregimenean bezala, ondasun-masa erreal bat, bere objektibotasunean identifikatua dagoena, eta printzipioz, constante matrimonio kostubidez eskuratutako ondasunak besarkatzen dituena.

Nozioak esanahi kontablea dauka, hasierako ondarearekin konparatuz azken buruko ondareak daukana: irabaziak baloretan daude eta dirutan adierazten dira.

Horrela dio 1.417 art.ak.

Iraungipena eginda gero, ezkontide bakoitzak hasieran zeukan ondarea eta bukaeran daukana elkarrekin konparatu eta bien arteko diferentziak determinatuko ditu irabaziak.

Parteharpeneko sistemak eskluditu egiten du, baita erregimena iraungitzean ere, senar-emazteen artean partitu behar den ondasun komunezko masa bat eratzea.

Erregimenaren likidazioak ez du inkluditzen halako gorputz konkretuen masa errealik, zeinaren gainean jabekide izango bailirateke ezkontideak eta zeina zatitzera konkurrituko bailukete.

Lehenago ere ohartarazi dut, ez dagoela erregimen-komunitaterik post mortem, zeinak suposatuko bailuke, ezen parteharpena bukatutakoan ere badagoela senar-emazteen artean espezietan zatitu beharreko masa bat.

Hemen, alderantziz, bilatzen den bakarra da, ezkontide bati kreditu bat dirutan esleitzea, hau beste ezkontideak egindako irabaziekin berdindu dadin.

d) Partikularrean, Kz.eko 1.395 art.

Ezkontza deusez deklaratzen denean, ezkontzagileetako baten erruz, eskua izango du besteak eskatzeko, likidatu dadila hori parteharpen-erregimeneko arauak jarraituz, baina (ezkontza-erregimena parteharpenekoa, eta ez ganantzialena, denean ere) errudunak ez du parterik hartuko errudunak egin dituen irabazietan.

Baina badirudi, alderantziz, ezen errugabeak baduela parte hartzen errudunak egin dituen irabazietan, bada, horrela ez izatera, gutxiena irabazi duena erruduna denean bakarrik egongo litzateke santziorik.

232. Hasierako ondarea.

Esan berri dudanez, iraungipena egiten delarik, irabaziak ezkontide bakoitzaren hasierako ondarearen eta bukaerakoaren arteko diferentzien arabera zehaztuko dira (1.417 art.).

Beste hitzetan esanda: likidazioa egiteko momentuan ezkontide bakoitzak daukan ondasun kopurua ateratzen da, erregimenaren hasieran zeukana (gehi dohainez hartutakoa) azkenean daukanarekin konparatuz.

Biziro garrantzitsua da, beraz, bi konparazio-puntu horiek, Kz.ak hasierako ondare eta bukaerako ondare deitzen dituenak, kontuz-kontuz eta osoro finkatzea.

Likidazioko eragiketek kontu-doitze bat suposatzen dute senar-emazteen artean edo horien oinordekoen artean, ezkontzako kargak estaltzetik (edo senar-emazteek egindako kontratuetatik) jariatzen diren obligazioei buruz;

gainera suposatzen dute, erdibana sartu behar direla ezkontza bakoitzean zerako ondasunak ere, alegia, nork ordaindu edo jaso zituen ez-jakina delako, proindiviso bienak direnak.

Zatiketan, MORALESen iritzian, hartzekodunek ere parte hartu dezakete 403 art.aren babesean: izan ere, eta autore honek dioenez, parteharpeneko kreditua kreditu berezia da, (...)